" Une bakar bateko tea "
ekoizteko helburua dut
SEKULAKO PARIOA
ILGORA HERRIKO TEA te soroa 2020an sortu da, pario handi batetatik : Camelia sinensis (te landarea) haztea Euskal Herrian, Uztaritzen.
Ezpeletako biperra nagusi den lurraldean, azidoak eta baztertuak diren lurrak balioestea erabaki dut.
Kalitate handiko tea ekoizteko helburua dut, laborantza herrikoia eta izadia begirakorra babestuz.
Lehen uztak 2023an hasi dira bertako klima egokiari esker.
Kalitate handia bermatzeko, kimua eta lehen bi hostoak soilik biltzen ditut, eskuz. Honekin te berdea eta te beltza ekoizten ditut, transfromazio guztia eskuz segituz.
Proposatzen ditudan teak, goi kalitatezkoak dira.
TEAREN LABORANTZA,
NERE BALOREEKIN BAT
Laborari izatearen ametsatik urrunago, erakutsi nahi dut posible dela lurra modu sano batean lantzea eta kulturak dibertsifikatzea.
Kalitate handiko tea ekoiztuz lortzen dut nere lanaz bizitzen.
Idoki labelarekin bat egiten dut, bertako laborantza herrikoia, bere lurraldea eta biztanleak defenditzen dituenak.
Oraindik goiz baldin bada erronka guztieri erantzuteko, bide onean naiz.
Te landareak garatzen ari dira, ekoizpena handitzen doa urtez urte eta espero dut gero hurbil batean zaletasun berri bat sortuko dela tearen inguruan. Horren bide-lagun izanen naiz.
eta kulturak dibertsifikatu.
ILGORA TEAK
-
Thé Vert - Te Berdea
Thé vert « Longjing » 2026 Te berdea
15,00 €– Sachet de 12g – léger, aux notes végétales
-
Thé Vert - Te Berdea
Thé vert « Trévarez » 2026 Te berdea
15,00 €– Sachet de 12g –
notes sucrées, de pollens et longueur en bouche -
Thé Noir - Te Beltza
Thé noir de Printemps 2026 Udaberriko Te Beltza
15,00 €– Sachet de 12g – frais et floral, aussi bien chaud que froid
-
Thé Vert - Te Berdea
Thé vert de Printemps 2026 Udaberriko Te Berdea
15,00 €– Sachet de 12g –
notes de fleurs blanches, mêlées à du maïs cuit




