Transformazioa

Te guztiak nere tailerrean transformatuak dira, eskuz, zuzenean uzta eta gero.
Arreta berezi bat emana da hostoen kalitateari, bisualki zein dastatze mailan, goi mailako teak bermatzeko.

Te berdea

Txinatar metodoa segituz, berotasun idorra erabiltzen da txigortzeko, wok delako bati esker. Ondotik, hostoak eskuz biribilduak dira eta tenperatura apal batean idortuak dira baraien ezaugarriak ez kaltetzeko.

1. Txigorketa

Txinako modeloan oinarritua, hosto freskoek jasaiten duten lehen urratsa, berde kolorearen egonkortasuna da. 200°C-tan berotua den wok bati esker, hostoen oxidazioaren arduraduna den « oxydase » deituriko enzima  indargabetzen da.

2. Biribilketa

Ondotik, eskuz egindako biribilketa iragaiten da. Zelulen paretak hausten dira, zaporeak askatuz eta nahi den forma emanez hostoari.

3. Idorketa

Tenperatura apaleko (35°C) idorketa batekin bukatzen da transformazioa. Horrek hostoek daramatzaten hezetasuna kentzen du denboran hobeto gordetzeko.

Te beltza

Te beltzak ahal bezain naturalak izatea nahi dut. Egun bukaeran bilduak, hostoek 15 orduko ihartze fase bat jasaiten dute. Ondotik, eskuz egindako biribilketa heldu eta hostoen oxidazio menperatu bat, 6 orduz.

Azkenik, hosto oxidatuak tenperatura apal batean idortuak dira, ordu batzuz.
Te berdeari konparatuz, te beltza %100 oxidatua da.
Laburbiltzeko, hostoen oxidazioa menperatzen eta laguntzen da denbora osoan zehar.

1. Ihartzea

Uzta eta gero, hostoak banbu-z eginiko kereta batzuen gainean ezarriak dira 12 eta 16 ordu artean.
Lehen urrats hori ihartzea deitzen da, eta hostoek hezetasunaren %20a galtzen dute. Oxidazio prozesua emeki hasten da eta hostoak biguntzen dira, ondoko urratsari begira.

2. Biribilketa
eta oxidazioa

Te berdearekin bezala, hostoak biribidluak dira. Horrek oxidazioa azkartzen du barneko molekulak elkartuz.
Oxidazio homogeno bat lortzeko, hosto biribilduak labe batean sartuak dira, nun tenperatura (25°C) eta hezetasuna (%90) menperatuak dira.

3. Idorketa

Nahi dugun oxidazioa lortu eta, hostoa tenperatura apal batean idortuak dira.

Shopping Cart
Scroll to Top