Euskal Herrian sortu naiz eta nere haurtzaroa Baionan eta Uztarizten pasa dut, Arruntzako auzoan zehatzki.

Biologia, Ingurumena eta mahatsgintza ikasketak egin ondoren, Zelanda berrira bidaiatu dut arnogintza ikasten segitzeko baina itzultzerakoan, ingurumenaren arloko elkarte batean lan egiteko aukera aurkeztu zait.

Bertan, baratzeetan eta laborantza munduan bioaniztasuna aterpetzeko ekintzak plantan ematen nituen, besteak beste.

Garai honetan, tearen mundua arrunt ezezaguna zen neretzat.

Mikel Esclamadon
Mikel Esclamadon Portrait

EUSKAL LURRA TEAREN KULTURARENTZAT EGOKIAK

Mikel Esclamadon dans sa parcelle de terre - Ilgora

2019an Azore uharteetan oporretan nintzelarik, te soro bat bisitatu eta kuriositatea piztu zitzaidan. Exotikoa bezala ikusten nuen landare hori gure latitudeetan pusatzen da.

Tearen kolorea erabakitzen duen transformazio prozesuak, jastaketak, bere historiak, kulturak eta nobleziak arnoari gogorarazi didate.

Azoreetan bezala, Euskal Herriak beharrezkoak diren baldintzeri erantzuten du. Azidoak eta maldan diren lurretan izatea atsegin du teak. Horrez gain, tratamendu kimikorik ez du eskatzen, defenditzen ditudan balore guztiak betez.

Azkenik, Uztaritzeko herriko etxeak nere proiektua entzun duelarik, nehorrek nahi ez zituen lur egokiak proposatu dizkit, etxetik ezin hurbilago.

Abentura hasten ahal da 2020ko udazkenean, Alain Thobyren hazitegian atzemandako 900 lehen te landareekin.

Frogaketa baikorra da eta landare berri batzu landatzen ditut, Bretaniatik etorriak edo beti Thobyrenak.

2023a arte ibiliko naiz landatzen, 5500 landare ukan arte, hektare bateko lur eremu batean. Soro ttiki bat da, dentsitate apalekoa, oihan eta sagardi baten artean.

Abentura hasten ahal da 2020an

LABORATEGI NATURAL BAT

Hiru lursailetan banatua : Alkaxuri, Iturri eta Sagardi

Hektare bateko eremu batean, 5500 te landare hazten dira, argigune eta sagardi batean artean.
Laborategi baten moduan, kultura metodo ezberdinak eta barietate ezberdinak saiaten ditut.

Alkaxuri
parcelle Alkaxuri

2020an hasten naiz lursail isolatuenarekin. Bazter gutietan pusatzen den ALKAXURI landareak dio izena ematen. Dentsitate biziki apalekoa da, nun labirento bat sortu nahi dudan, inguratzen duen oihanarekin lotua.

Hazitik sortutako te landarez osatua da.

Iturri
parcelle Iturri - Ilgora

2021an, soroa handitzen da ITURRI izeneko lursailarekin. Baratze asiatiko bat oroitarazen du, urmaela, fruitu-ondo asiatiko eta te lerroeri esker.

Dentsitate ertainekoa, aldaxkatik egindako te landarez osatua da, Trévarez, Kemper eta Longjing barietate famatuekin.

Sagardi
parcelle Sagardi - Ilgora

2022 eta 2023an, soroak garapen berri bat bizitzen du. Azken lursailak, handienak, 3000 te landare errezibitzen ditu. Elementueri idekiagoa (haizea, eguzkia), 50 bat sagarrondoz osatzen dut, lekuko barietate zaharrekoak, aniztasuna eta itzala ekartzeko te landare gazteeri.

Dentsitsatea haundiagoa da, lerro bikoitzetan landatuak baitira.

ILGORA teak

Shopping Cart
Scroll to Top